Gauaren lumez idazten doazen
Ele ixilak nator kantatzen
Jainko guztien atetan daitzen
Asekaitz noa bizitzan barnatzen Fruitu ukakorrak ditut usantzen
Amets aragikoietan ixurtzen
Grinen zirrarek naute edertzen
Gauaz maitaleen suan naiz erretzenEne gogozko egunsentian
Druiden arpen oihartzunean
Iheskor noa ohargabean
Izkutuko oroitzapen bidetanUdazken margoz andere lurra
Emeki dator ene baitara
Zimeldutako sinismen hura
Jainkozko ikuituez laztantzeraAzmamiez ferekatzen dudan
Belar ezearen funtsean
Biluztuz noa lurkoi bidaian
Oharpen zaharren dastatze gozoanItxaropena, zatoz nerekin
Apainduaz jauntzi xuriekin
Ene maitale nahi zaitut egin
Aitonen semeen ohorearekin

Many companies use our lyrics and we improve the music industry on the internet just to bring you your favorite music, daily we add many, stay and enjoy.