
Egun batez lyrics
Egun batez
Autatua izatearen zirrara
Ezin gordea nialarik
Ene belarrietan
Oihartzun bat hintzena
Aurrez aurre
Ezagutzeko aukera nian
Hantxe hintzen
Luze ibili denaren
Jakindurizko keinuez
Gabardinaren doai estetikoak
DeuseztenNik, oihal xurizko ator batekin
Idurikatu hintudan
Eta, arpa baten beharra ere
Sumatu nian hire eskuetanHire iturri hitz jarioa
Sakoneraino busti ninduen
Apirileko euria huenAidean idatzi nahirik bezala
Araudi sendoz, lerro lerro
Hitzak antzez dantza batean
Lotu zirenean
Gure arrazaren ohizko errepika
Biluztua ikusi nian
Ballet bateanGero zaldia hartuz
Kondairan barna
Zalapartaka abiatu hintzen
Luze ibiliz gero
Altzairuzko bidea egitean
Zaldia
Eromenean begiak galdutako
Suminduran bilakatu zitzainZaldi kateztatuaren nekea
Gaurkotasunez margotzen ari hintzen
Eta ni hire coctail gazi gez aberatsez
Mozkortzen eta mozkortzen
Lanbro fin batek bere baitan
Hartu banindu bezala
Irtetzen, irtetzen;
Hire itzalarekin
Ator bat egin nian
Some videos may be incorrect, apologies if this is the case, we are improving so that this does not happen in the future.
See VideoclipLatest lyrics
Reading now
Many companies use our lyrics and we improve the music industry on the internet just to bring you your favorite music, daily we add many, stay and enjoy.





